Hizkuntzak
Westfjords. Islandia bizikletaz Igone Mariezkurrena

2022ko udaberrian Islandiako Westfjords eskualdean bizikletaz egindako bidaiaren berri emango du.
Ring Road bide sonatua ez da Westfjords-era heltzen eta, beraz, ezta urtero Islandiara iristen diren 5 milioi bisitariak ere. Zentzu horretan, herrialdearen altxorra da, natura basatia gordetzen du bere baitan, ukitu gabea. Errepideen erdiak baino gehiago asfaltatu gabe daude oraindik, eta horrek ere uxatzen ditu turistak. Zirkulu polar artikotik 50 kilometro eskasera dagoen Westfjords eskualde honetan, tundrako klima izugarri aldakorra, haizetsua eta hotza da udaberri zein uda betean ere. Horrenbestez, gorputz espiritualarentzat benetako erronka da munduko bazter hau bizikletaz eta autosufizientzia eran esploratzea.
Westfjords eskualdea txoko ezezaguna da Islandian: 7.000 biztanle baino gutxiago bizi dira (batez ere uztaila-abuztuan) 22.270 metro karratuko azaleran, eta gehienak arrantzaleak (bakailoa) eta abeltzainak (1gizaki : 20 ardi proportzioan) dira. Hego-mendebaldeko areatzek, hegaztiek, fokek, barnealdeko mendate elurtuek, ur-jauzi ikusgarriek, fiordo-segida amaigabeek, goroldio trinkoak eta haitz bolkanikoek, Siberiatik heltzen diren enborrek, zaldi eta artalde egokituek marrazten dute, besteak beste, munduko txoko honen paisaia, zenbaiten hitzetan Europako azken bazter basatia.