Web mapa
Hizkuntzak

Okendo

Kultur Etxea

Literatura Literatura Literaktum

Iragandako ekitaldia

Okendo K.E.

Hizkuntza: ingelesa
Azpitituluak: gaztelania, euskara

Adania Shibli Literaktum

Oharra:

Gonbidapenak jardueraren bezperako 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta kultur etxeetan (Loiola salbu). Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan bezperan 17:00etatik aurrera jaso ahal izango dira. 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Saiakera eta eleberria landu dituen Adania Shibli (Palestina, 1974) literatura arabiarreko izen garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Memoria, hizkuntzaren boterea eta Palestinaren okupazio israeldarraren indarkeria dira bere lanetan jorratzen dituen gaiak.

Un detalle menor eleberrian, Shiblik gertaera tragiko eta erreal bati heltzen dio: 1949an, Negeveko basamortuan, soldadu israeldarrek neska beduino bat bahitu, bortxatu eta erail zutenekoa. Prosa minimalista delikatu eta behatzaileaz baliatuz, giro erabat itogarria sortzen du eleberria osatzen duten bi zatietan.

Detaile xume bat izenburupean, Adania Shibliren azken lana euskaraz argitaratu berri du Igela argitaletxeak, Aitor Blanco Leozen itzulpenarekin.

Elkarrizketatzailea: Yolanda Mendiola.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...