Hizkuntzak
Sirenak Casey Larae
Sirenak seriean emakumeak ageri dira Zurriola hondartzako flotazio-lerroan edo horren azpitik. Serie horrek aurkezten ditu mugimendua, indarra, baretasuna eta etengabe aldatzen diren kondizioak.
Sirenak serieak itsaspeko munduaren kontrastea aztertzen du, eta baretasun-une isolatuak itsasoaren etengabeko mugimenduarekin eta emakumeen figuren zatiekin aurkezten ditu.
Casey Larae argazkilaria San Klementeko kostaldean jaio zen, Kalifornian, baina Donostian bizi da 2014az geroztik.
Ekainaren 27an, 19:30etan, inaugurazioa. Zuzeneko musika Helena Sánchezen eskutik.
Uztailaren 11n: Aske surfeatu, aske sentitu, aske disfrutatu eta gustora jardun. Emakumea* Surflari Elkarteko dokumentala eta ondorengo hitzaldia. 18:30ean elebitan.
Uztailaren 24an eta abuztuaren 6an: Casey Laraek bisita gidatua egingo du. 19:00etan, gazteleraz.