Web mapa
Hizkuntzak

Okendo

Kultur Etxea

Erakusketak Erakusketak

Iragandako ekitaldia

Okendo K.E.

Hizkuntza: elebidun

Doan aretoa bete arte

Imagen de la exposición Luminiscentes

Erakusketa honek izen bereko liburua du oinarri eta diskurtso nagusietan lekurik ez duten emakumeen historiak biltzen ditu. Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastorren argazkilariaren proiektua da.

Kontakizunen protagonistak bortizkeriazko giroetan bizi edo hazi dira, hala nola okupazio militar, pobretze, behartutako lekualdatze, genozidio edo asimilazio kulturaleko testuinguruetan. Egiturazko indarkeria horiek, baina, emakumeen eguneroko bizitza baldintzatzen duten eta halako errekonozimendurik ez duten beste indarkeria sotilagoekin korapilatzen dira. Hain justu azken horiek atera nahi ditu argitara Lumineszenteak proiektuak.

Oharra: Erakusketaren inaugurazioa dela eta, zuzeneko musika emanaldia izango da 19:00etan  Sara Mansillaren eskutik.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...