Web mapa
Hizkuntzak

Okendo

Kultur Etxea

Erakusketak Erakusketak

Iragandako ekitaldia

Okendo K.E.

Hizkuntza: ele bitan

Haziya erakusketaren irudi bat

Nekazariak beti makurtuta, eskuak lurrez beteta ta zeruari begira gure lurreko haziyak behin eta berriro landatzen eta zaintzen.

Ziklo amaigabea da: Lurra prestatu, irauli, haziya landatu, zaindu, ureztatu, belar txarrak kendu, lan eta lan, eguzkia ateratzen denetik, iluntzen duenean gelditu arte. Eguraldiaren menpe: eguzkiaren zain, euriaren zain, haizearen zain, baina, aldi berean, eguraldiaren beldur… Hilabeteetako lana arratsalde bakarrean galdu baitaiteke. Lan bakartia da, eta, belaunaldiz belaunaldi iraun badu ere, pixkanaka galtzen ari dena. Baina badago oraindik itxaropen izpi bat, badira oraindik ausartak,baserria mantentzeko lanean dabiltzanak, baita hutsetik hazia landatu eta pixkanaka uzta on eta politak lortzen ari direnak. Gure herrialdeko nekazariei eskainitako omenaldi txikia da. Helburu bakarra duena: beraien lanari merezi duen garrantzia eman eta aitortza egitea.

Jarduera osagarriak:

Azaroaren 24an, erakusketaren irekiera dela eta, zuzeneko musika emanaldia egongo da 19:30ean Physis versus Nomosen eskutik.

Estitxu Ortolaizek gidatutako hainbat bisita egongo da: azaroaren 29an, 19:30ean euskaraz; abenduaren 28an, 19:30ean gazteleraz; eta urtarrilaren 13an, 12:00etan, euskaraz eta gaztelaniaz.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...