Web mapa
Hizkuntzak

Okendo

Kultur Etxea

Erakusketak Erakusketak

urt. 17 - mar. 15 2025

Okendo K.E.

Harri, orri, orkatz erakusketaren berri ematen duen irudia

Komisarioak: Eli Azurmendi, Juancar Sanz eta Rafa Elorza.

Inaugurazioa: urtarrilak 17, 19:00etan.

Kontakizun idatziaren ezinbesteko laguna, krokisa eskaladarekin lotutako informazioa transmititzeko modua da. Egilearen subjektibotasunari lotuta dago eta, beraz, hura aberastuko duten baliabide artistikoen menpe. Horrela, tresna funtzional horrek estatus desberdina hartzen du, eta, bertan, emoziorako espazio bat irekitzen da, adierazpen artistiko gisa hartzeko aukera ematen duena, erakusketa honetan eta egile berberen El arte en el croquis de escalada liburuan erakusten den bezala, bere bilakaera historikoa eta adierazpen modu eta estilo desberdinekin.

Erakusketako bilduma panel eta bitrinaz osatzen da. Paneletan mundu osoko egileek egindako krokisak biltzen dira, mendigune desberdinei buruzkoak eta teknika eta helburu desberdinekin eginak, krokis erabat praktiko eta erabilgarrietatik hasi eta krokis artistikoetaraino; bitrinetan aldiz, krokisen sortze prozesuaren berri ematen da, baita eskaladarako informazio iturri gisa jokatzen duten paperaren berri ere, aldizkarien, eskalada giden edo piada liburuen bidez.

Jarduera osagarriak:

Urtarrilaren 23an, Rafa Elorza, Juancar Sanz eta Eli Azurmendik gidaturiko bisita. 19:00etan, euskaraz.

Urtarrilaren 24an, El mundo de los croquis. Armand Ballart-en hitzaldia. 19:00etan, gaztelaniaz.

Urtarrilaren 30an, Abriendo camino. Groenlandia. Uxue Loizurekin solasean aritzeko aukera egongo da. 19:00etan, gaztelaniaz.

Otsailaren 27an, Rafa Elorza, Juancar Sanz eta Eli Azurmendik gidaturiko bisita. 18:30etan, gazteleraz.

Laguntzailea

BBK Mendi Film

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...