Web mapa
Hizkuntzak

Okendo

Kultur Etxea

Erakusketak Erakusketak

Iragandako ekitaldia

Okendo K.E.

Hizkuntza: elebidun

Doan aretoa bete arte

Carmen Castillo zinemagilea eta idazle txiletarraren irudi bat

Komisarioa: Imma Merino kultur kazetari eta zinema kritikaria.

Erakusketak Carmen Castillo (Santiago, Txile; 1945) zinemagile dokumentalista eta idazlearen erbestealdia ematen du ezagutzera.

Erakusketa memoria historikoari buruzko La Flaca Alejandra eta Calle Santa Fe  bere dokumentalen zati esanguratsuenekin eta Un día de octubre en Santiago, Ligne de fuite eta Santiago-Paris, El vuelo de la memoria (Monica Echevarria, bere amarekin batera idatzitakoa) bere liburuekin osatu da. Bere eta besteen testuak eta beste dokumentu batzuk ere gehitu zaizkio, oihartzun unibertsala duen esperientzia pertsonal baten berri emateko.

MIReko (Movimiento de Izquierda Revolucionaria) militantea, 1973ko irailaren 11n Salvador Allende Castilloren gobernu legitimoa boteretik kendu zuen kolpearen ondorioz, sasian ibili zen eta diktaduraren aurka borrokatu zen. DINak 1974ko urriaren 5ean Miguel Enriquezekin partekatzen zuen etxeari eraso zion eta Enriquez hil zuten. Atxilotu eta Txiletik kanporatua zuten eta erbestealdi luze bat hasi zuen, Parisen bizitzen jartzera eraman zuena. Demokraziaren itzulerarekin, noizbehinka itzuli da bere herrialdera, baina erbesteratua sentitzeari ez dio inoiz utzi.

Jarduera osagarria:

- Apirilaren 22an, 12:00etan erakusketaren bisita gidatua izango da.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...