Hizkuntzak
Basoa Firulete Teatroa
Uxue kezkaturik dago, bere amonatxoa itzaltzear baitago. Basoaren sakontasunean murgildu nahi du, bertan bizi diren izaki magikoen bila. Ziur dago haietako batek lagundu ahalko duela. Bere amaren aginduei kasurik egin gabe, Uxuek etxetik alde egiten du. Basoan sartzen doan heinean, natura geroz eta misteriotsuagoa izango da, bertan topatuko den pertsonaiak magikoagoak eta haiengandik jasoko dituen irakaspenak sakonagoak. Hala ere, azkenik Mari, Naturako Erregina, aurkitzen duenean, bilatzen ari den erantzunak uste baino xumeagoak direla ikasiko du, baita bere amonatxoa inoiz ez dela itzaliko ere.
Adina: +4 urte
Informazio gehiago: Firulete Teatroa
Oharra:
Gonbidapenak abenduaren 30tik aurrera banatuko dira Okendo Kultur Etxean (gehienez 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko).