Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Dkluba

Iragandako ekitaldia

Scanner (Sagues)

Hizkuntza: euskara

Doan aretoa bete arte

gardena Dkluba

Gardena taldea 2014an sortu zen Donostian. 1970eko hamarkadako taldeen soinua lortzeko, Jon, Xabi, Iñigo eta Joseba elkartu ziren, ea horrela abesti batzuk egiteko gai ote ziren ikusteko. Kontzertu gutxi batzuren ostean, Josebak bere tokia utzi zion baxuan Ioneri, eta orain arte halaxe moldatzen dira ia egunero: Jon gitarra eta ahotsean, Xabier piano eta teklatuan, Iñigo bateria eta perkusioetan eta Ion baxuan.

Mecca Recording Studio-n grabatu zuten bere lehen diskoa, De la Lucha y la Locura, 2017ko udan, urte bereko neguan argitaratzeko asmoz. Orain, soinua zabaldu eta kanta berriak sortzeko ametsa betetzen ari dira.

Sariak: Zuialdi Jaialdiaren 1. edizioko irabazleak, 2018ko irailaren 1an.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...