Hizkuntzak
2024-2025: irailaren 2tik aurrera 562 ikastarotan matrikulatzeko aukera
Donostia Kulturak 2024-2025 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkeztu du gaur goizean. 562 ikastaro (534 helduentzat eta 28 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak. Aurten matrikulazioa bi fasetan izango da: euskarazko ikastaroena irailaren 2tik 12ra eta gaztelaniazkoena, irailaren 16tik 29ra. Hiriko edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean egin ahalko da.
Ikastaro eskaintza
Informazio guztia Donostia Kulturako webgunean dago. Eskaintza pdf formatuan ere kontsulta daiteke. Kultur etxeetan paperean izango da abuztuaren amaieran.
Hauek dira eskaintzaren puntu aipagarrienak:
- Matrikulazioa hiritar guztientzat dago irekita eta bi fasetan izango da:
- Euskarazko ikastaroen matrikulazioa: irailaren 2ko goizeko 10:00etatik irailaren 12ra.
- Gaztelaniazko ikastaroen matrikulazioa: irailaren 16ko 16:00etatik irailaren 29ra.
- Aurten ere, euskarazko zenbait ikastarotan Belarriprest eredua errepikatuko da. Ikastaro horietan, maila baxua izan arren, ikasleak euskaraz mintzatzera gonbidatzen dira, betiere elkarlaneko giroan. Ikasleek eta irakasleek konpromisoa hartuko dute euskaraz hitz egiteko eta elkarri laguntzeko.
- DK Irratia, Larrotxene Bideo eta Musikagelako ikastaroak nabarmentzen dira. Musikagelako lau ikastarotan SGAE Fundazioaren laguntza du Donostia Kulturak.
Kultur etxeetako matrikulazio ordutegiak
Udako ordutegiak, irailak 2, 3 eta 4:
Intxaurrondo, Larratxo, Aiete, Loiola, Egia, Lugaritz eta Larrotxene: 10:00-14:00.
Okendo, Ernest Lluch eta Casares-Tomasene: 10:00-14:00 / 16:00-20:00.
Ohiko ordutegiak irailaren 5etik 29ra:
Intxaurrondo, Loiola, Larrotxene, Larratxo eta Lugaritz: 16:00-20:00.
Egia, Casares-Tomasene, Okendo eta Ernest Lluch: 10:00-14:00 / 16:00-20:00.
Aiete Kultur Etxea: 16:00-20:00, astelehenetan itxia (irailaren 16a salbu).
Larunbatak: Okendo, Ernest Lluch eta Aiete: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.
Igandeak: Aiete Kultur Etxea: 10:00-14:00.