Web mapa
Hizkuntzak

Abuztuaren 2tik 27ra izango dugu Donostian, baita Euskal Herriko beste hainbat herritan ere, Musika Hamabostaldiaren 83. edizioa. Donostia Kulturako bi gunek jasoko dituzte hainbat emanaldi: San Telmo Museoak eta Victoria Eugenia Antzokiak. Sarrerak musikahamabostaldia.eus webgunean eta Kursaal nahiz Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan eskuratu ahal dira.

Ballet Flamenco de Andalucía

Victoria Eugenia: dantza, piano eta haurrentzako opera

Dantza izan da Musika Hamabostaldiaren azken edizioetako ardatzetako bat. Victoria Eugenia Antzokiak  Ballet Flamenco de Andalucíaren El Maleficio de la Mariposa hartuko du abuztuaren 17an.

Víkingur Ólafsson islandiarra azken urteetako pianista txalotuenetako bat bilakatu da. Abuztuaren 22an egingo du debuta Musika Hamabostaldian.

Hirugarren proposamena hilaren 8an Easo Eskolaniako haurrak, Easo Gazte Abesbatza eta Escolanía Aila de Laredo protagonista izango dituen Itsasotik ikuskizuna da, R. Calmel konpositorearen Les chants de la mer lanean oinarrituta.

Bi ziklo San Telmo Museoan

Antzinako Musika Zikloa

Abuztuaren 4tik 20ra bitartean Antzinako Musika Zikloaren barruan kokatzen diren 5 kontzertu izango ditugu San Telmo Museoan iluntzeko 20:30ean:

  • Abuztuaren 4an, La Ritirata & Josetxu Obregónek Francesco Mancini egile barrokoari buruzko monografikoa egingo dute.
  • Abuztuaren 9an, Ludovice Ensemblek À l´Espagnole proposamena taularatuko du.
  • Hilaren 12an, Al Ayre Español taldeak Henry Purcell konpositorearen sonatak ardatz dituen programa aurkeztuko du.
  • Abuztuaren 19anEgeria taldeak debutatuko du jaialdian eta Erdi Aroko Siziliara eramango ditu entzuleak.
  • Azkenik, hilaren 20an, Ensemble Diderotek itxiko du zikloa El juicio de París izeneko proposamenarekin.

Ganberako Musika Zikloa

Ganberako Musika Zikloari ere San Telmo Museoak emango dio aterpe abuztuaren 6tik 25era. Hona hemen iluntzeko 20:30etik aurrera izango ditugun bost proposamenak: