Hizkuntzak
Kantu herrikoiak barnetik (Aurreratua) Thierry Biscary
Thierry Biscary, abeslaria eta ekoizlea. Kalakan taldean partaide izandakoa, 2002an Ipar Euskal Herriko eskoletan hasi zen musika ikastaldiak ematen. Lan horri esker ohartzen da transmisioaren garrantziaz: kantua, txalaparta, edo joaldunen teknikak. Unibertso ezberdin bezain aberasgarri horietan lan eginez, beti oinarrizko abiapuntura itzuliko da: musika herrikoia eta bereziki ahots hutsezko kantua, soila edo polifonikoa.2018an bere lehen lana Manez eta Kobreak plazaratu ondoren, 2020an, bere bigarren albuma, Muda, argitaratu zuen. Bestalde musika eta kantu tailerrak Gipuzkoan eskaintzen ditu. Azkenik, Kalapita produkzioak enpresarekin, ekoizpen lanak egiten ditu Euskal Herriko beste artista batzuentzat.
Helburuak
- Kantu herrikoiak ikasi eta interpretatu
- Zergatik eta zertarako kantatzen dut. Kantu herrikoia nori, noiz eta nola eman.
- Kantaldi bat elkarren artean preparatu.
- Hastapeneko ikastaroan landutakoa sakondu.
Nori zuzendua Kantarieri zuzendua eta ikastaroaren hastapen mailan aritutakoak
Egitaraua
Parte hartzaileen helburuak eta nahikeriak zehaztu. Kantu herrikoiak kantatu
Parte hartzaileek ekarritako kantuak entzun, kantatu eta batzuk ikasi
Kantuen interpretazioa. Letren erran nahiak aipatu eta hitzekin nola jolasten ahal den
Kantugintza munduan zehar. Kantuak entzun eta ariketa batzuk egin
Non kantatzen dut. Kantuaren espazioak zehaztu eta espazio ezberdinetan kantatu
Nori kantatzen diot. Kantuen hautaketa zehaztu, ariketak eta jolasak
Kantu bat nola egina da. Doinu bat nola inprobisatu, kantu bat sortu,
Kantaldi bat preparatu parte hartzaile bakoitzak ekarritako kantuekin
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Hitzak eta irudiak jolasean Yolanda Arrieta, Aitziber Alonso
abenduak 14
San Telmo Museoa