Hizkuntzak
Clown Izaskun Llona
Antzerkia eta dantza
Bertan behera
Clown tailerrak jolasarekin berriz elkartzeko, herabetasuna gainditzeko eta gorputz- eta hitz-adierazpena umoretik lantzeko espazio bat eskaintzen du. Clown-aren teknikaren bidez ez dugu aldez aurretik zehaztutako pertsonaia bat interpretatzen, baizik eta gure clown propioarekin egiten dugu topo, gure ezaugarrietatik sortzen dena, eta gero jolas bihurtzen dituena. Hori dela eta, clown bakoitza bakarra da.
Programa
- Barregarri geratzearen beldurrari aurre egiteko konfiantza sortzea
- Nire clown-a zein unibertsotik dator
- Bataioa: sudur gorria ematea
- Oinarrizko emozioak
- Nire clown-aren adierazpena
- Jolasaren bidez sublimatzea
- Gorputz-adierazpena
- Entzutea
- Jolasa besteekin
- 2, 3, 4 clown-eko inprobisazioak
- Erritmoa eszenan
- Jantziak
Ikasleak eraman beharreko materiala
Arropa erosoa eta aurrerago zehaztuko da zer nolako sudur gorria.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Humanitatea eta zientzia
Ezagutu Uliako altxorrak (B) Marko Sierra
urriak 11 - ekainak 6
Okendo K.E.