Web mapa
Hizkuntzak

Lugaritz

Kultur Etxea

Asteazkenean, azaroak 20, jarriko du Donostia Kulturak salgai neguko arte eszenikoetako programazioa.

Donostia Kulturaren 2025Eko neguko programazioaren irudi bat

Guztira, ordainpeko 65 ikuskizun (22 kontzertu, 27 antzezlan, 4 dantza emanaldi eta 12 haur ikuskizun) programatu dira,  baita dFERIA, Arte Eszenikoen Feria eta Gure Ahotsak, Emakume Musikarien Zikloa ere.

Sarrerak asteazkenean, azaroak 20, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

Webgunean dagoen informazioaz gain, hona hemen paperezko euskarrietarako prestatutako materiala.