Hizkuntzak
Porno La Roca Producciones
Gabon zaharreko afariaren bezperan, tipo batek interneteko orrialde erotiko batean “dena ematen” ari den protagonista, bere koinatua dela konturatuko da antifaz batekin txarto kamuflatuta. Mahats, kanpai eta senideen arteko gaualdiak itxura txarra dauka.
Horrela abiatzen da Porno komedia familiar urratzailea, ikuslegoaren barreak sortaraziko duena eta bide batez gure gizartean oso errotuta dauden zenbait kontzeptu moralen gainean hausnartzera eramango gaituena.
Familia arrunt batean sortutako gatazka medio, bare algaren artean, gizarte “enpantallatu” honen kontraesanak partekatuko ditugu, hipokresiaz eta moral bikoitzaz josia, non helduen %80ak nozbait pornoa kontsumitu duen; eta guztiok, guzti guztiok, sare sozialetan ohikoena eta lizunena den pornoa partekatzen dugun: porno emozionala.