Web mapa
Hizkuntzak

Lugaritz

Kultur Etxea

Musika Musika Dkluba

Iragandako ekitaldia

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)

10 €

Hizkuntza: euskara

MICE Dkluba

Miren Narbaiza (ahotsa), Mikel Santxez (bateria), Ibai Gogortza eta Joseba Baleztena (gitarrak), Iñigo Telletxea (baxua), Aitor Garcia de Vicuña (teklatuak)

Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuan sakontzen jarraitzen du. 2017an sortu zuen MICE, Napoka Iria, Perlak, Drumkopters eta Dual Split taldeetan ibili ostean.

Lehendik bi argitalpen ditu kaleratuak: izen bereko diskoa 2017an eta lau kantuz osatutako Zilar printzak EPa 2019an. Hirugarren lana 2022an etorri da. Joseba Baleztenak ekoitzi eta grabatu zuen Gakobeltz Hit Faktorian eta Forbidden Colours disketxeak plazaratu du. Lautada du izena duela urte batzuetatik bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia eginez.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...