Hizkuntzak
Bizikleta konponketa Prokulturako irakaslea
Ikastaro honetan bizikleta mota ezberdinak, mistoak, lasterketakoak, mendikoak, paseokoak…. ezagutuko dira, eta baita ere bizikletaren zatiak eta erreparatzeko oinarrizko teknikak, modu praktikoan.
Programa
• Bizikleta mota ezberdinak, bai erabilpenaren arabera zein gamaren arabera.
• Atal ezberdinak eta beraien funtzionamendua.
• Mantenurako tresnak.
• Egoera egokian egon dadin kontrol lanak.
• Oinarrizko erregulazioak:
◦ Kubierta zein kamera aldatu.
◦ Frenoak eta kanbioak erregulatu.
◦ Frenoak zein bere atalak aldatu.
◦ Frenoen zein kanbioen kableak eta fundak aldatu.
◦ Bizikletaren edozein atal aldatu.
• Bizikletan posizio egoki bat aukeratu.
Ikasleak eraman beharreko materiala
Oinarrizko tresnak zentroak jarriko ditu baina ikasle bakoitzak bere proiektua burutzeko behar
duen berariazko materiala eramango du. Ikaslegoak bere txirrina eramaterik izango du ikasitako praktikan jartzeko.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Humanitatea eta zientzia
Ezagutu Uliako altxorrak (B) Marko Sierra
urriak 11 - ekainak 6
Okendo K.E.
-
Humanitatea eta zientzia
Zientziarekin jolasean (7-9 urte) Ainhoa Rodríguez
urriak 14 - otsailak 3
Okendo K.E.