Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XIII. proiektu deialdia zabalik
Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XIII. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2022ko uztailaren 4an abiatu eta irailaren 16an amaituko da. Bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 1.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 1.200 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko dute irabazleek eta finalistek (4 emanaldi bakoitzak).
-
2022ko udako ordutegia Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturaren guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 24tik irailaren 6ra izango da, biak barne. Azpimarratu behar da irailaren 6a jaieguna dela aurten Gipuzkoan.
-
Antzerkia Kalean ekainetik urrira
Donostia Kulturak, kultur etxeen sarearen bitartez, Antzerkia Kalean 2022 programa prestatu du. Auzoetako plaza, kale eta parkeetan emanaldiak eskainiko dira datozen hilabetetan antzerkiaz eta dantzaz kalean goza nahi duen edonorentzat.
-
Martutene Apain: street-art topaketak itzuli dira
Loiola eta Altza auzoen arrastoari jarraituz, aurten Martutene auzora eta Urumearen ibai-ertzetara iritsiko dira artista urbanoen topaketak.
-
Loiola Apain: zazpi mural auzoan
2019ko Olatu Talka jaialdiaren hamargarren eta azken edizioaren baitan jaiotako kaleko arte topaketa da Loiola Apain eta helburu nagusia du artearen bidez auzoko hainbat gune balioan jartzea. Bertako eta nazioarteko hainbat artistak muralak egin dituzte Loiolako eraikin eta bazter batzuetan.