Web mapa
Hizkuntzak

Loiola

Kultur Etxea

Loiolako Mikologia jardunaldiek 25. edizioa beteko dute aurten eta hainbat hitzordu izango dira irailaren 9tik urriaren 6ra Loiolatarra Kirol Elkartearekin batera antolatutako egitarauan: mikologia ikastaroa eta tailerra, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, bazkari mikologikoa, egurrezko eskulturen erakustaldia, perretxiko jaia eta erakusketa bat.

2023ko perretxiko bilketa Loiolako Mikologia jardunaldietan

Honakoa izango da datozen asteetan zehar egongo den programazioa:

Irailak 9-urriak 6: erakusketa

Daniel Palacios mikologoaren lan eta marrazkiak.

Loiola Kultur Etxea.

Irailak 12: jardunaldien aurkezpena

Loiolatarra Kirol Elkartea, 11:30.

Irailak 23-urriak 2: mikologia ikastaroa

Hastapena, oinarrizkoa: sailkapena, generoa eta espezieak.
Irakaslea: Daniel Palacios.
Material didaktikoa: Disfrutando con las setas liburua.
Izen-ematea irailaren 9an abiatuko da, arratsaldeko 16:00etan: Loiola Kultur Etxean edo 943 454 605 telefonoan.
Prezioa: 20 € + 28 € material didaktikoa.
Datak: Irailak 23, 24, 25, 26, 27 eta 30 eta urriak 1 eta 2. Loiola Kultur Etxea, 19:00-20:30. Irailaren 28an, larunbata, mendi irteera didaktikoa

Informazio gehiago: loiolatarra.org.

Irailak 29: liburu aurkezpena, bazkari mikologikoa eta erakustaldia

Motozerraz egindako egurrezko eskulturen erakustaldia goizeko 11:00etan izango da Latsari plazan, Mikel Lasarte artistaren eskutik.

Klubeko mikologia batzordeko kide diren Patxi Lago eta Txus Orcajok idatzitako perretxiku errezeten liburuaren aurkezpena: Del bosque a la cocina. Liburu honen lehen argitalpenaren salmentarekin lortutako etekin erdiak Zaporeak elkartearentzat izango dira.

Loiolatarra Kirol Elkartea, 13:30. Bazkaria 14:00etan elkartean bertan.

Urriak 3: hitzaldia

Novedades taxonómicas para la micobiota ibérica, Gabriel Moreno Horcajadaren eskutik. Doktorea da eta Biologia Begetala saileko Botanika katedraduna.

Loiola Kultur Etxea, 19:00.

Urriak 4: tailerra

Sukaldaritza mikologikoari buruzko tailerra.

Irakasleak: Patxi Lago eta Txus Orcajo.

Loiolatarra Kirol Elkartea, 19:00. Ez da izenik eman behar. Sarrera librea.

Urriak 5: perretxiko bilketa

Mendian jasotako perretxikoen bilketa eta sailkapena hurrengo eguneko jaialdiaren ingurumarian.

Partehartzaileen artean sariak banatuko dira.

Loiolatarra Kirol Elkartea, 9:00-18:00.

Urriak 6: Perretxiko Jaia eta itxiera

10:30 Erakusketa.
11:00 Haurrentzako marrazki tailerra Javier Espigaresekin.
12:00 Perretxiku erakusketaren bisita gidatua.
13:00 Erakusketako ekarpen-mikologiko onenen sari banaketa.
14:30 Itxiera.
Pintxo mikologikoaren ibilbidea: goizean zehar, auzoko tabernek perretxiku-pintxoak eskainiko dituzte.

Latsari plaza, 10:30-14:30.