Hizkuntzak
Albisteak
-
2022ko udazkeneko literatur solasaldien programa hastera doa
Irailean 12an abiatuko dira Donostia Kulturako liburutegi eta kultur etxeetan helduentzako antolatzen diren literatur solasaldiak. Hilero hainbat doako saio egiten da Liburutegi Nagusian eta Aiete, Egia, Ernest Lluch (Amara), Intxaurrondo, Lugaritz (Antigua), Okendo (Gros) eta Tomasene (Altza) kultur etxeetako liburutegietan. Xedea irakurketa proposamenak egin eta ondoren partekatzea da. Liburu horiek maileguan eska daitezke Donostiako liburutegietan, eta zenbait kasutan liburuak eLiburutegia plataformatik deskargatzeko aukera egon daiteke.
-
2022-2023 ikasturteko ordutegia Donostia Kulturako guneetan
Irailaren 1ean ekingo diogu ikasturte berriari gure zentroetan. Gogoratu aurten irailaren 6a eta 9a jaiegunak direla, eta horren ondorioz iraileko lehen egunetan ordutegi bereziak izango ditugula hainbat gunetan.
Kontrakoa esaten ez den bitartean, 2022-2023 ikasturteko ordutegia irailaren 7an sartuko da indarrean. Era berean, aintzat hartu eskoletako opor garaian (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak beste batzuk izan daitezkeela.
-
Poesia Orduak irailaren 7an eta 8an Victoria Eugenia Cluben
Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero irailean egin ohi diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak. Aurten ere bi antolatu dira: hilaren 7an, Alaska (Castillo Suarez, Juantxo Zeberio eta Xabi Lozano) eta hilaren 8an Olatu arteko txalupa arraroa (Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga). Biak Victoria Eugenia Cluben izango dira, iluntzeko 19:00etan. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak jaso beharko dira antzokiko leihatilan, emanaldien egunetan arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
-
47. Liburu Azoka ekainaren 24tik uztailaren 3ra
Gaur, ekainak 24, Donostiako 47. Liburu Azokaren aurkezpena egin da. Azokaren gunea liburu eta disko salmentarekin gaur bertan zabaldu da Gipuzkoa plazan eta zabalik egongo da uztailaren 4ra arte ordutegi honetan: goizez, 11:00-14:00; eta arratsaldez, 17:00-21:00. Antolatzaileak, Euskadiko Liburu Ganbarak, ordutegia aldatzeko eskumena du.
-
2022ko udako ordutegia Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturaren guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 24tik irailaren 6ra izango da, biak barne. Azpimarratu behar da irailaren 6a jaieguna dela aurten Gipuzkoan.