Web mapa
Hizkuntzak

Gaur, ekainak 24, Donostiako 47. Liburu Azokaren aurkezpena egin da. Azokaren gunea liburu eta disko salmentarekin gaur bertan zabaldu da Gipuzkoa plazan eta zabalik egongo da uztailaren 4ra arte ordutegi honetan: goizez, 11:00-14:00; eta arratsaldez, 17:00-21:00. Antolatzaileak, Euskadiko Liburu Ganbarak, ordutegia aldatzeko eskumena du.

Donostiako 47. Liburu Azokaren kartela

Liburutegi Nagusiko Konstituzio plazako aretoetan hainbat ekitaldi egongo da (liburu aurkezpenak eta topaketak idazleekin):

Ekainak 27, astelehena, 19:00etan. Pablo Martín Carbajal. El latido del Al-Magreb. San Jeronimo aretoam.

Ekainak 28, asteartea, 12:00etan. Miguel Usabiaga. La primera guerrilla vasca. Mandas Dukearen aretoan.

Ekainak 30, osteguna, 19:00etan. Javier Sagastiberri. Muerte en el Carlton. San Jeronimo aretoan.

Uztailak 1, ostirala, 19:00etan. Miguel Palacios. Zona de sombras. San Jeronimo aretoan.