Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak

2022ko Antzerkigintza Berriak programako deialdia bere azken fasean sartu da abenduaren 13an eta 14an Donostian egindako laborategiak amaitu ondoren.

Aurtengo deialdiko hautagaiak Mireia Gabilondo eta Patxo Telleriakin
Aurtengo deialdiko hautagaiak Mireia Gabilondo eta Patxo Telleriakin

Azken lau hilabeteetan eta Mireia Gabilondo eta Patxo Telleria antzezle, gidoilari eta zuzendarien tutoretzapean, edizio berri honetan izena eman duten zazpi pertsonek laborategiak egin dituzte Gasteizko Principal, Bilboko Arriaga eta Donostiako Victoria Eugenia antzokietan, Antzerkigintza Berriak programako koproduktoreak, alegia. Hau amaituta, antzerkigile berriek urtarrilaren 20an aurkeztu beharko dituzte euren proiektuak amaituta.

Proiektuaren helburua, bere garaian DSS2016k sustatua eta bere legatuaren parte bihurtu dena, sortzaile eta antzerkigileen sare bat sortzea da, ohiko bakarkako lana eta horren ohikoa ez den talde lana uztartuz, antzerkigintzako materialak sortzeko harrobi bat eratzeko eta, horrela, antzerki konpainientzako eta sormen eszenikoarentzako erreferente bat eraikitzeko.