Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak

Liburutegiak

Azaroaren 9an, goizeko 10:00etan, Donostiako Zubieta liburudendan, Zilarrezko Euskadi sarien banaketa egingo da. Bertan izango dira idazle sarituak, Ana Malagon Zaldua eta Delphine de Vigan; Adolfo López,Gipuzkoako Liburudenden Elkarteko presidentea; Jon Insausti, Kultura eta Euskarako zinegotzi ordezkaria; María José Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusia.

Ana Malagon idazlea

Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak urtero bi lan saritu izan ditu. Aukeraketa Gipuzkoako liburu-dendek bidalitako proposamenen arabera egiten da. Horrela, liburu-saltzaileen hautatzeko eta gomendatzeko lan garrantzitsua aitortzen da.

Hauek dira 2022 edizioko sarituak:

• Euskaraz: Ez dakit zertaz ari zaren. Ana Malagon. Elkar argitaletxea
• Gazteleraz: Las gratitudes. Delphine de Vigan. Anagrama argitaletxea

Aurten, Komiki eta Liburu Ilustratuen kategoria ere sortu dute, eta lehen edizio honetan Teresa Valerok irabazi du, Contrapaso. Los hijos de los otros liburuagatik, Normak argitaratua. Sari honen banaketa azaroaren 16an izango da, Donostiako Armageddon Cómic liburudendan.

Bihar bertan, azaroak 9, arratsaldean, Delphine de Vigan Udal Liburutegiko frantsesezko literatur solasaldiko kideekin bilduko da. Hauek ondo ezagutzen dute bere obra, eta lagunarteko giroan aritzeko aukera izango dute.

Ana Malagon

Ez dakit zertaz ari zaren (Elkar), Ana Malagon (Donostia, 1978) idazlearen lana liburu saltzaileen aitortza jaso du gaurkotasuneko gaiak literaturara ekartzeko duen gaitasunari eta baita horiek kontatzeko duen moduagatik.
Hamabost ipuinek osatzen dute liburua, eta istorio horietan zehar gaur egungo gizartean bizi dugun errealitatea islatzen du egileak, ironia ukitu batekin. Jorratzen diren gai nagusienak lan, familia edota bikote harremanei lotuta daude.

Delphine de Vigan

Delphine de Viganen Las gratitudes (Anagrama) lanari dagokionez, Elkarteak sinpletasun zoragarria nabarmentzen du, gizatasuna. Michka, Marie eta Jerôme protagonisten hirukoteak zahartzaroaz, bakardadeaz, ontasunaz eta, bereziki, hitzen balioaz hausnartzen dute, eskertze partekatuen ariketa leun eta geldo batean, prosa hurbilekoa eta askotan dibertigarria, beti samurra. Liburu honetaz gainera, egilea bere lan guztiarengatik aitortu nahi izan dute.