Hizkuntzak
"Emakume idazleen mundu bat": Nathacha Appanah eta María Belmonte
Azaroaren 6an eta 7an egingo dira San Telmo Museoan Emakume idazleen mundu bat, 36. Nazioarteko literatura topaketak. Donostia Kulturak antolatu eta Luisa Etxenikek koordinatzen duen zikloan Nathacha Appanah eta María Belmonte egileek hartuko dute parte. Bi ekitaldiak 19:00etan hasiko dira, eta sarbidea librea izango da jarleku guztiak bete arte.
Hilaren 6, asteazkena, izango da Nathacha Appanah idazlearen saioa. Luisa Etxenike arituko da moderatzaile lanetan. Azaroaren 7an, osteguna, María Belmonte idazlea Slawka Grabowskarekin arituko da solasean.
Nathacha Appanah
Nathacha Appanah-ren (Mahérbourg, Mauricio uhartea, 1973). Bere lehen eleberria, Les Rochers de Poussière d 'Or (Gallimard argitaletxea), 2003an argitaratu zen. Besteak beste, Dernier Frère (2007), Tropique de la violence (2016) eta Rien ne t’appartient (2021) liburuen egilea da.
Bere lanak familia harremanak, memoria, geopolitika eta gizarte gaiak jorratzen ditu, luma sentikor eta zehatz batekin. Maurice uhartean jaio zen eta Frantzian bizi da azken urteetan. Bere liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli dira, besteak beste, euskarara, eta literatura sari ugari lortu ditu. 2022an, Frantses Hizkuntzaren Saria jaso zuen bere obra guztiagatik, eta Sciences Po-ko idazle katedra hartu zuen. 2023an argitaratu zuen La Mémoire délavée liburuarengatik Prix des Ecrivains du Sud saria jaso zuen.
María Belmonte
María Belmonte Barrenetxeak (Bilbo, 1953) historia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta Antropologia Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 1995ean doktoregoa atera zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia sailean, erlijioaren historiari buruzko tesia eginda. Itzultzaile tekniko-literario eta interprete gisa jarduten du profesionalki.
Hainbat literatur aldizkaritan eta prentsa idatzian kolaboratzen du, hala nola La Vanguardia. Egile gisa, Peregrinos de la belleza. Viajeros por Italia y Grecia (2015), Los senderos del mar. Un viaje a pie (2017), En tierra de Dioniso (2021) eta El murmullo del agua, Fuentes, jardines y divinidades acuáticas (2024) argitaratu ditu, guztiak Acantilado argitaletxean. Gaur egun Alt-Penedesen (Bartzelona) bizi da.