Hizkuntzak
Guruyi Maite Rosende eta Jon Lorenterekin tailerra
Haurrak
Literaktum
Guruyi: yogaren inguruan abentura bat ipuina oinarri hartuta, haurrek yoga egingo dute, eta maskarak ere prestatuko dituzte. Guruyi Himalayako mendietara doazen haur talde baten istorioa da. Bertan, maisu berezi bat ezagutu eta Yogaren jakinduria guztia jasoko dute. Irakaslearekin urte betez egiten duten entrenamendu nekeza liburuarekin batera doan karta-jokoan zehazten da.Karta horietan, yogako arnasketa teknikak zehazten dira, asanak (jarrerak), asanak bikotean eta kontzentrazio-jolasak (mindfulness).
Adina: 5-9
Izen-ematea: