Hizkuntzak
Boli kalean Pantzart Taldea

Paperezko txotxongilo, kanta eta poema ikuskizuna.
Eszenatoki erdian aitonaren garai bateko koadernoa dago. Ez da ohiko liburuxka: marrazkiak, ikuskizuntxoak eta beste hamaika sorpresa gordetzen ditu. Haur-poesian ospe handiko idazlea den Juan Kruz Igerabideren testuetan oinarritutako emanaldia.
Adina: 2-6 urte eta familiak.
Informazio gehiago: Boli kalean.