Hizkuntzak
Dantzan familian Ainhoa Rodriguez
Oharra: Ikastaroa hasita dagoen arren, oraindik ere egon daiteke izena emateko aukera. Horretarako Larrotxene Kultur Etxera joan, e-posta bidali
Familia giroan dantzatzea, mugitzea eta ondo pasatzea helburu duen ikastaroa. Musikak eta dantzak milaka onura ditu bai haurrentzat eta baita helduentzat ere. Familia dantzara gerturatzea eta euren arteko erlazioa indartzea dira ikastaro honen helburu nagusienetakoak. Koreografia eta jolas desberdinei esker, familiek beraien sormen gaitasuna, erritmoa eta mugimendua landu ahal izango dute ondo pasatzen duten bitartean.
Programa
• Gorputza berotzeko ariketak eta jolasak.
• Konfiantza jolas musikatuak.
• Musika eta erritmoa.
• Psikomotrizitatea landu dantzaren bidez.
• Gorputzaren atalak eta horien mugimendua.
• Koreografiak.
• Inprobisazioa familian.
Ikasleak eraman beharreko materiala
Arropa eta zapata erosoak.
Oharra: Haurra pertsona heldu batekin joan beharko da.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Zinema, bideoa eta argazkia
Hiria miatu, postalak filmatu Maider Oleaga
urriak 14 - urriak 25
Larrotxene K.E.
-
Besterik
Baratze ekologikoa Xomorroko agroekologia hezitzaileak
urriak 14 - azaroak 18
Intxaurrondo K.E.