Web mapa
Hizkuntzak

Larrotxene

Kultur Etxea

Larrotxene Kultur Etxea hobekuntza lanak egiteko itxi zen iazko uztailean eta Pazko Astean zabalduko da berriro.

Kultur etxearen irisgarritasuna hobetzeaz gain, Larrotxene Bideoren ekipoak eta instalazioak berritu dira. Aurreikusitako inbertsio guztia 950.000 eurokoa izanda eta lanek 9 hilabete iraun dute. Eraikin barneko irisgarritasun-baldintzak hobetzeko igogailu bat eraiki da,komunak eraberritu dira eta kultur etxearen barruan zeuden bestelako oztopo arkitektonikoak konpondu dira.

Pazko Astetik aurrera hasiko dira itzultzen beste eraikinetan sakabanatutako jarduerak eta Liburutegi zerbitzua abian izango da. Dena den, kultur etxeak irailean berreskuratuko du ohiko jarduera bere osotasunean, 2023-24 ikasturtearen hasierarekin batera hain zuzen ere.