Hizkuntzak
Basoa Firulete Teatroa
Haurrak
Haur antzerkia
Uxue kezkaturik dago, bere amonatxoa itzaltzear baitago. Basoaren sakontasunean murgildu nahi du, bertan bizi diren izaki magikoen bila. Ziur dago haietako batek lagundu ahalko duela. Bere amaren aginduei kasurik egin gabe, Uxuek etxetik alde egiten du. Basoan sartzen doan heinean, natura geroz eta misteriotsuagoa izango da, bertan topatuko dituen pertsonaiak magikoagoak eta haiengandik jasoko dituen irakaspenak sakonagoak. Hala ere, azkenik, Mari, Naturako Erregina, aurkitzen duenean, bilatzen ari den erantzunak uste baino xumeagoak direla ikasiko du, baita bere amonatxoa inoiz ez dela itzaliko ere.
Adina: +4 urte.
Informazio gehiago: Firulete Teatroa.