Hizkuntzak
Zumba Idoia Sánchez
Zumbak dantza eta ariketa fisikoa uztartzen ditu, dantza-pausuak eta muskulu-tonifikazio ariketak nahastuz. Lantegi hau kaloriak erretzeko eta giharrak tonifikatzeko eta estresa kentzeko modu bikaina da.
Programa
• Dantzatzen hasi aurretik egingo dugun beroketa ikasi eta honek duen garrantziaz jabetu.
• Zumbako pausu basikoak dituzten dantza batzuk ikasi.
• Dantzatu ostean, lasaitasun egoerara iristeko luzaketa desberdinak ikasi eta honek duen
• garrantziaz jabetu.
• 2. hiruhilekoan egingo dugun beroketa berria ikasi.
• 1. hiruhilekoan ikasitako dantzak errepasatu.
• 2. hiruhilekoko dantzak ikasi. (1. hiruhilekokoak baina apur bat konplexuagoak eta erritmo
azkarragokoak izango dira hauek)
• Eurei koreografia berri bat nola sortu dezakegun erakutsi eta koreografia sinple bat sortu.
• 3. hiruhilekoan egingo dugun beroketa berria ikasi.
• Aurreko bi hiruhilekotan ikasitako dantzak errepasatu.
• 3. hiruhilekoko dantzak ikasi. (aurreko hiruhilekoak baina konplexuagoak eta erritmo azkar/desberdinagokoak izango dira.)
• Kurtso guztian zehar ikasitako hiru bat dantza aukeratu eta abesti horiekin nahasketa bat sortuko dugu kurtso amaierako emanaldirako nahasketa bat sortuz. Sortutako nahasketa hori ikasi.
Ikasleak eraman beharreko materiala: Arropa eta oinetako egokiak.
Oharra:
Ikastaroa hasita egon arren, oraindik ere egon daiteke izena emateko aukera. Horretarako Casares Kultur Etxera joan, e-posta bidali
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Zinema, bideoa eta argazkia
Bideo Mapping esperimentala Edorta Subijana
urtarrilak 27 - otsailak 7
Larrotxene K.E.
-
Zinema, bideoa eta argazkia
Zinema ekintzailea. Gerrilako ez-fikzioa Ander Iriarte
urtarrilak 27 - otsailak 7
Larrotxene K.E.
-
Musika
Kantu herrikoiak barnetik (aurreratua) Thierry Biscary
urtarrilak 13 - martxoak 24
Lugaritz K.E.