Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Energia aurrezteko Donostia Kulturak hartutako neurriak
Hurrengo negurako aurreikustekoak diren zailtasun energetikoak direla eta, Donostia Kulturak zenbait neurri landu ditu egoerari aurrea hartzeko. Ildo horretatik, hainbat hilabetez aritu da lanean, energia aurrezteko beharra eta Donostiako eta inguruetako kultur kontsumitzaileen eskaerei erantzuteko beharra bateratu eta ahalik eta irtenbiderik onena bilatu nahian.
-
Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 6. edizioan izena emateko epea zabalik
Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako DK poesia lehiaketaren 6. edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Helburua euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da: 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da.
-
Donostia Kulturak udazkeneko programazioa aurkeztu du
Donostia Kulturak salgai jarriko du bihar, irailak 15, udazkeneko arte eszenikoetako ordainpeko programazioa. Guztira, 61 ikuskizun izango dira Donostia Kulturaren antzoki eta kultur etxeetan: 28 kontzertu, 15 antzezlan, 5 dantza ikuskizun, haurrentzako 13 ikuskari eta bi jaialdi, Iturritik dantza jaialdi berria eta Fantasiazko eta Beldurreko Zinemaren 33. Astea.
-
2022-2023 ikasturteko ordutegia Donostia Kulturako guneetan
Irailaren 1ean ekingo diogu ikasturte berriari gure zentroetan. Gogoratu aurten irailaren 6a eta 9a jaiegunak direla, eta horren ondorioz iraileko lehen egunetan ordutegi bereziak izango ditugula hainbat gunetan.
Kontrakoa esaten ez den bitartean, 2022-2023 ikasturteko ordutegia irailaren 7an sartuko da indarrean. Era berean, aintzat hartu eskoletako opor garaian (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak beste batzuk izan daitezkeela.
-
Donostia Kulturak salgai jarriko du bihar urriko programazioa
Donostia Kulturak salgai jarriko du bihar, abuztuak 11, urriko programazioa. Guztira, 13 ikuskizun dira: 5 kontzertu, zirku bat, 3 antzezlan eta haurrentzako 4 ikuskizun.