Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak

Larratxo

Kultur Etxea

Bihar, otsailak 16, jarriko da salgai udaberriko arte eszenikoen eta musika programazioaren aurrerapen bat. Guztira, 19 ikuskizun dira: zazpi kontzertu, sei antzezlan, bost dantza ikuskizun eta dantza jaialdi bat.

Udaberriko aurrerapeneko irudia

Sarrerak bihar, otsailak 16, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatilean eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

Etiopiaren aldeko ahotsak  kontzertuak eta Yoshida Brothers, Goxua´n SalsaSu ta Gar, Soledad Ruz & Cía, Andrea Motis & Marco Mezquida eta Aurelien Pontier artisten emanaldiek; Alfonso X, la última cantiga, El nadador de aguas abiertas, Las que limpian, Déjà vu, Huesos eta Obsoletus  antzezlanek, eta Gold, Prisma, CreAcción, Lasala 10 urte dantza-lanek, Kubako Balet Nazionalaren dantza emanaldiak eta Lindy hop Dantza Jaialdiak osatzen dute udaberriko egitarauaren aurrerapen hau.