Web mapa
Hizkuntzak

Larratxo

Kultur Etxea

José Luis Gallegok eta Joan Quintanillak irabazi dute Donostia Kultura Irratiak antolatutako Hamaika entzuteko! VIII. Irrati-piezen lehiaketa eta Ainhoa Aizpuruak, euskarazko pieza onenaren saria. Lan saridunak DK Irratiaren Ispilu Beltza irratsaio berezi batean ezagutaraziko dira datorren astelehenean, abenduak 19.

Ainhoa Aizpurua lehiaketako epaimahaiarekin
Ainhoa Aizpurua lehiaketako epaimahaiarekin

Deialdira aurkeztutako lanen artean, epaimahaiak erabaki du pieza irabazleaEl cuaderno de José Luis Gallego” dela. Hau esan du epaimahaiak pieza horri buruz: “Dibulgazio-pieza bikaina da, oso argia eta ongi egindakoa. Lokuzioaren, musikaren eta soinu-efektuen edizioa biribila da, eta entzumenaren bidez kontatzen duen istorioa irudikatzea lortzen du”. Egileak José Luis Gallego ingurumen-kazetaria eta Joan Quintanilla irrati-errealizadorea dira, biak Bartzelonakoak.

Euskarazko pieza onenaren saria Ainhoa Aizpurua zarauztarrarentzat da, “Tximinoa zetaz jantzi arren…” izeneko lanagatik. Epaimahaiak azpimarratu du audio-pieza dinamiko eta aldarrikatzaile baten bidez gaur egungo gai bat lantzeko eta gazteei ahotsa emateko duen gaitasuna.

DK Irratiaren Ispilu Beltza irratsaio berezia astelehenean 8:00etan hasiko da, FM107.4 sintonian eta irratia.donostiakultura.eus webgunean. Bertan, Hamaika entzuteko! VIII. Irrati-piezen lehiaketako pieza irabazleak entzuteaz gain, saridunekin elkarrizketak izango dira, eta baita lehiaketaren antolatzaile eta epaimahaikideekin solasaldiak ere. Halaber, 14:00etan eta 21:00etan saioaren errepikapena entzuteko aukera izango da.