Web mapa
Hizkuntzak

Larratxo

Kultur Etxea

Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako DK poesia lehiaketaren 6. edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Helburua euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da: 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da.

DK Poesia Lehiaketa

Lanen luzera gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira. Lanak aurkezteko epea 2022eko abenduaren 31n amaituko da.

Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli Tolaretxipi idazleek osatuko dute epaimahaia, eta irabazlea 2023ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera.

Irabazleak 1.000 euroko saria izango du, baita Imanol Larrinagaren margolan bat ere. Bi horietaz gain, Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du eta garailea Poesia eta Pentsamendua errezitalean parte hartzera gonbidatua izango da.

Lanak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira, honako helbide honetan: [email protected].

Aurreko edizioetako garaileak ondorengo hauek dira: Estibaliz Martinez Diaz de Cerio, Gorka Salces, Lizar Begoña, Maialen Berasategi Catalan eta Izaskun Igoa.

Informazio gehiago: DK poesia lehiaketaren 6. edizioko oinarriak (pdf).