Web mapa
Hizkuntzak

Larratxo

Kultur Etxea

Abian da X. lehiaketa eta azaroaren 25a izango da lanak aurkezteko azken eguna.

DK Irratiaren estudioa

Donostia Kultura Irratiak Hamaika entzuteko! hamargarren irrati-piezen lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honek irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea du helburu.

Parte-hartzaileek gehienez bost minutuko piezak aurkeztu ahal izango dituzte, gaztelaniaz edo euskaraz. Gaia guztiz askea da eta edozein motatako pieza izan daiteke: irrati-fikzioa, irrati-kazetaritza, erreportajea, dibulgazioa... Aurkeztutako lanaren originaltasuna, sormena eta interesa izango ditu kontuan epaimahaiak. Donostia Kultura Irratiak parte hartzaileen zerbitzura jarriko ditu bere estudioak eta baliabideak eta aurkezteko irrati-pieza bertan grabatzeko eta editatzeko aukera eskaintzen du, nahi izanez gero. Bi sari daude jokoan:

  • Irrati-pieza onenaren saria: 800 euro.
  • Euskarazko irrati-pieza onenaren saria: 600 euro.

[email protected] helbidean lanak aurkezteko epea irekita dago eta azaroaren 25a da azken eguna.

Oinarriak eta informazio gehiago: Hamaika entzuteko!