Web mapa
Hizkuntzak

Intxaurrondo

Kultur Etxea

Autoezagutza eta osasuna

mar. 1 - eka. 7 2024

Ostirala

17:00 - 18:30

Intxaurrondo K.E.

68€

Euskara / Haurrak

Matrikulatu Matrikulazio azken eguna: 2024 otsailak 29 • 23:59
Umeak yoga egiten

Erlaxaziorako gorputz eta buru-kontrola lantzen dituen jardueraren oinarrizko teknikak ikasteko tailerra.
Yoga haurren hazkuntzarako lagungarria da oso. Yogaren bidez haurrek arnasketa eta erlaxazioa landuko dute. Aldi berean estresa, liskar egoerak, kontzentrazio-falta eta antzeko egoerei aurre egiteko baliagarria izango den praktika da. Yogak etorkizunean oreka fisiko nahiz mentala lortzeko bidea irekiko die.

Programa

● Gelditzen ikasi... entzuteko
● Mantren eta mudren bitartez gure agur pertsonala sortu.
● Oihaneko animalien Asanak
● Gure altxor sekretua: pranayama
● Erlaxazioaren jolasa, oihanean.
● Entzuten ikasi...Harritzeko
● Itsasoko animalien asanak
● Pranayama jolasak
● Erlaxazio jolasa, Itsasoan.
● Harritzen ikasi...sortzeko
● Basamortuko animalien Asanak
● Pranayamak magia egin dezake
● Erlaxazio jolasak basamortuan

Ikasleak eraman beharreko materiala

Arropa erosoa, esterila, manta txikia eta kuxina.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...