Web mapa
Hizkuntzak

Intxaurrondo

Kultur Etxea

Musika urbanoen erakustaldia eta lehiaketa Gipuzkoan Gazteren eskutik.

ERIKA DOS SANTOS

Donostiara datoz gaur egungo freestyler onenetarikoak ikuskizun paregabe batean. Momentuko bat-bateko rap onena Aigor, Sara Socas, Invert, Erika Dos Santosen emanaldiekin eta gehiago... hori dena La Basurekin zeremonia maisu lanetan.

Intxaurrondo Kultur Etxeko jaialdia 16 eta 25 urte arteko gazteei dago zuzendua eta aretoan ez da edaririk salduko. Sarrerak 3 eurotara eros daitezke aldez aurretik esteka honetan  edo Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko txarteldegietan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak musika eta arte eszenikoen inguruan hainbat ekimen biltzen ditu, beste hainbat eragile eta udalekin elkarlanean garatzen duena. Bere helburu nagusietakoa da nerabe eta gazteei kultur programazio erakargarria eskaintzea, bide batez ikuskizunaren parte senti daitezen saiatuz.

Gabonak Zuretzat programazioaren barne dagoen ekitaldi honetan Donostia Kulturaren eta Donostiako Gazteria Sailaren lankidetza du.