Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak

Intxaurrondo

Kultur Etxea

Fresk – Uda egitasmoak tailerrak eta jolas jarduerak eskainiko dizkie liburutegiko patioan Intxaurrondoko udal igerilekua erabiltzen duten haurrei. Uztailaren 19tik irailaren 1era bitartean luzatuko da, goizeko 11:30etatik 13:00etara, astearte eta ostegunetan. 6 urtetik gorako haurrentzako sarrera librea izango da.

Fresk-Uda Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegian

Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegiak zerbitzuaren ohiko eskaintza irakurketaren eta udako aisialdiaren gozamenarekin uztartzeko ekimena abian jarri du. Berrerabilitako materialarekin egindako eskulanak, antzerkia, adierazpen musikala, ipuin-kontaketa edo jolasak izango dira, besteak beste,  haurrak liburutegira hurbilduko dituzten dinamikak, eta haien sormen-garapena sustatuko dute modu erraz eta dibertigarrian.

Horrez gain, udan Intxaurrondon geratzen diren familien eskura jarri nahi da baliabide hau, haurtzaroan irakurtzeko ohitura sustatuz, oporretan ere.

Eguraldiak lagunduko ez balu, jarduera haur liburutegian egingo da.