Web mapa
Hizkuntzak

Intxaurrondo

Kultur Etxea

Musika Musika Dkluba

Iragandako ekitaldia

Intxaurrondo K.E.

30 € (aldez aurretik: 25 €)

180 minutu

The Skatalites Dkluba

Jamaikako ska musika sortu zuen bandak 60. urteurrena ospatzen du bira berezi batekin. Bere soinu ikonikoarekin belaunaldi oso bati eragin dion talde historikoa da The SkatalitesMan In The Street eta Guns of Navarone bezalako klasikoak zuzenean entzuteko aukera paregabea izango da. Oraindik ere “rough and tough”, eta beti bezain indartsu!

Steady Rockets 2018an sortutako Bilboko taldea da, hamar musikariz osatua. 60ko hamarkadako jamaikar musika (ska, rocksteady, reggae) euskarazko abestiekin uztartzen dute. 2021ean Reggaean Jarrai binilo kolektiboan parte hartu zuten Anje Duhalderen Eperrak abestiaren bertsioarekin. 2022an, berriz, Amurrioko Burubio aretoan grabatutako disko bat kaleratu zuten, euskaraz idatzitako abesti propioekin.

Taldeak Euskal Herriko hainbat eszenatoki zapaldu ditu jada: Bilboko Kafe Antzokia, Gorlizko Pine Groove Festibala, Legorreggaen, eta beste hainbat herri eta jaialditan.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...