Web mapa
Hizkuntzak

Intxaurrondo

Kultur Etxea

Musika Musika Dkluba

2024 martxoak 2 • 19:00

Intxaurrondo K.E.

18€ / 15€ (aldez aurreko salmenta)

Hizkuntza: euskara

Liher

Liher

Lide Hernando (ahotsa, gitarra), Iñigo Etxarri (gitarra, koroak), Joshka Natke (baxua, koroak) eta Ander Berzosa (bateria).

Rock talde donostiarrak orain arte hartu ez duen etenaldia iragarri du zortzi urteko ibilbidearen ostean. Etenaldi horren aurretik, azken kontzertu bat egingo dute Intxaurrondon, etxekoekin behar den agur festa ospatzeko.

Eta hutsa zen helmuga (2021) euren laugarren lanaren bira amaiera honetan, euren kontzertuak hortik harago joko du, taldearen ibilbide oparoari errepaso orokorrago bat emanez.

Astelehen Goizak

Julen Etxebeste, Oihan Gastesi, Xabi Belaunzaran eta Malen Elizasu.

Orain dela ia hiru urte hasi ziren elkartzen kanta batzuk grabatzeko asmotan, baina entsegatzen hasi eta segituan erabaki zuten talde gisa aurrera jarraitzea. Taldekide batzuk batera hazi dira musika eginaz eta proiektuak aukera eman die lagunartean sortutakoak oholtzara eramateko. Hasieran zituzten kantak eboluzionatzen joan dira gutxinaka eta kanta berriak sortzen ere ibili dira. Gaur egun haien lehenengo diskoa izango denaren grabaketa prozesuan daude.

Andoni Oilokiegi

Ordutegia:

  • 19:00 Ate irekiera
  • 19:30 - 20:50 Andoni Oilokiegi
  • 21:00 - 22:00 Astelehen Goizak
  • 22:30 - 00:30 Liher

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...