Web mapa
Hizkuntzak

Intxaurrondo

Kultur Etxea

Musika Musika Dkluba

2024 apirilak 13 • 20:00

Intxaurrondo K.E.

15€ / 12€ (aldez aurreko salmenta)

Hizkuntza: gaztelania
225 minutu

Kulto Kultibo

Kulto Kultibo

Kulto Kultibok rapa eta reggaea uztartzen ditu gaztelaniaz, raggamuffin gaurkotuena 90eko hamarkadako rap klasiko eta sendoarekin konbinatuz. 2023an, Kulto Kultibok Level izeneko bosgarren albuma kaleratu zuen.

Taldea 2010ean sortu zen Irunen, Peca (Mc), Samu (Mc), Seta (Dj) eta Aimarren (Soinu Teknikaria) eskutik. 5 lan plazaratu dituzte: 7 días (2010), Ahora o nunca (2013), La Maceta (2016), La Esencia (2018) eta X (2020). Guztiak beraiek ekoitziak eta kudeatuak dira.

Estatu mailako artista ugarirekin kolaboratu dute: Green Valley, Garolo, Calero LDN, Dirty Porko, eta Killah Man eta Rastachai artistekin, besteak beste. Nazioartean, Papa Style reggae abeslariarekin edo Atili Dj eta ekoizlearen mailako artista frantsesekin elkarlanean aritu dira.

Original (George Palmer & Danel)

Sound systemaren inguruan elkartzen dira eta reggae, dancehall eta rap generoak lantzen dituzte. Estilo berritzaileagatik dira bereziak: stepper gaztelaniaz. Bere show-a aurkezten dute, duba zuzenean eginez eta haien ikuskizunean bakarrik ikusi ahal izango diren sorpresa ugariz josita.

Danel Yetiman (abeslari eta konpositorea)

Bere ahots serioagatik eta euskal, andaluziar eta afrikar musika tradizionala fusionatzen dituen tonuengatik da ezaguna.

2010ean kaleratu zuen Odio y Reflexión lehen albuma, Efeblunts-ek (artista kolonbiarra eta soinu- ingeniaria, L.A.-n kokatua) grabatua. Pandemia bete-betean zegoela, Granadara joateko erabakia hartu zuen, eta La Rutina Granaína diskoa atera zuen eskuz esku Indica Sound-ekin (ekoizlea eta soinu-ingeniaria).

Euskal Herrian, Katalunian eta Andaluzian aritu izan da Mucho Muchacho, Natos y Waor, Fermin Muguruza, Little Pepe eta beste hainbat artistarekin batera.

George Palmer (abeslari eta ekoizlea)

Artista honen ezaugarririk nabarmenenak bere ahots gozoa eta reggae roots & early dancehall-ean oinarritutako melodiak dira.

Mad Profesor, Manu Digital, Irie Ites, Biga Ranx, Chalart58 eta abarren proiektuetan parte hartu du. Europa osoko agertokietan aritzen da: Rototom (Benicassim), Telerama Dub (Frantzia), Uprising Festival (Eslovakia) eta Mexiko Hirian abestu zuen 2017 eta 2019an.

Vittersweet

Energia eta sentsibilitate hutsezko nahasketa.

Vittersweet Bilboko emakumezko abeslari eta konpositoreak urteak daramatza abestiak idazten eta artista gogokoenak bertsionatzen. Bere musika hainbat generotako ñabardurekin girotzen du, eman nahi duen mezuaren arabera, ia beti musika beltzari dagozkionak.

Reggae eta dancehall estiloak jorratzen hasi zen, eta, gaur egun, rap, R&B, soul edo blues doinuak pop zertzeladekin nola nahasten dituen entzun dezakezue. Eszenatokian duen esperientziari eta naturaltasunari esker, pertsonalitatearen eta profesionaltasunaren arteko nahasketa ezin hobea da.

Vittersweet estalkirik eta iragazkirik gabe agertzen da, eta publikoarekin oso modu berezian konektatzen du, maila tekniko handiko ikuskizun dinamikoa eskaintzeaz ahaztu gabe. Jaialdi ugarik, hala nola, Rototom, ViveLlanes, Bazterfest, eta abar, eta Apolo (Bartzelona), Siroco (Madril) edo Bilborock (Bilbo) bezalako areto enblematikoek nola hazi den ikusi dute. Eta bere zuzeneko ikuskizuna dj batekin nahiz formato akustikoan (duo gitarra-jotzailearekin edo hirukotearekin, bateria/pad-ak barne) goza daiteke.

Ordutegia:

  • 20:00 Ate irekiera
  • 20:30 - 21:30 Vittersweet
  • 21:30 - 22:30 Original
  • 22:30 - 00:00 Kulto Kultibo

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...