Web mapa
Hizkuntzak

Intxaurrondo

Kultur Etxea

Musika Musika Dkluba

Iragandako ekitaldia

Intxaurrondo K.E.

15 / 12 €

Hizkuntza: elebidun
300 minutu

Nuevo Catecismo Católico

Nuevo Catecismo Católico taldearen 30 urtetik gorako ibilbide errepikaezina borobilduko du kontzertuak. Ospatzeko, lagunez inguratzea erabaki dute: Surfin Kaos, Flash eta Stupid Fuckin People ere ariko dira DKluba zirkuituko jaialdi honetan.

2002ko urtarrilean sortu zen Surfin Kaos taldea Intxaurrondoko gaztetxean rock-a, punk-a eta R'n'R-a jorratzeko asmoz. Koldo Soret (gitarra eta ahotsa), Ibon Etxebeste (bateria) eta Dabid Gilek (baxua) osatzen dute hirukotea. Lehen maketa 2003an grabatu zuten eta hurrengo urteetan zehar 3 diska gehiago kaleratu zituzten. Nahiz eta azken urteetan zuzeneko oso gutxi eskaini, taldea ez da inoiz desagertu eta orain 20. urteurrena ospatzeko kontzertu gutxi batzuk eskeino dituzte Euskal Herrian zehar.

Flash taldea 2020an sortu zen Brigada Criminal, Arrotzak, Oki Moki, Hell Division eta Dictadurako partaideekin. Punk rock, hardcore eta powerpop-ean mugitzen dira. Eta 2022an kaleratzen dute beraien lehen diskoa Londresen ezarritako La Vida Es Un Mus disketxearekin.

Punk rock eta rock and rolla egiten du Stupid Fuckin Peoplek. Las Furias, Señor No, La Perrera, La Banda Trapera del Rio taldeetako partaideez osatua, lehen diskoa Family Spree zigilupean kaleratu dute The Idiots Have The Power (2021) izenburuarekin.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...