Web mapa
Hizkuntzak

Intxaurrondo

Kultur Etxea

Musika Musika Dkluba

2025 urriak 4 • 19:00

Intxaurrondo K.E.

40 € (abonamendua)

420 minutu

Bolo-Bolo Weekend 2025 Dkluba

Prezioak:

  • Abonamenduak: 40 €. Uztailaren 2an salgai.
  • Eguneko sarrerak: uztailaren 21ean jarriko dira salgai. 25 € (abuztuaren 20ra arte) / 28 € (urriaren 2ra arte) / 30 € egun berean.

Donostia Kultura eta Bloody Mary Discos y Producciones promotorearen arteko lankidetzari esker, Bolo-Bolok bi musika gaualdi eskainiko ditu Intxaurrondo Kultur Etxean (lehenengo eguna urriaren 3an). Bi eguneko musikaldi honek musika alternatiboa eta esperimentala ekarriko du Donostiara, estatuko eta nazioarteko eszena garaikidean nabarmendu diren 12 talde bertaratuz.

Bolo-Bolo Weekend  Bloody Mary promotoraren 35 urteko ibilbidea ospatzeko proposamena da, rocka, psych-rocka, punk garaikidea eta pop alternatiboa generoetan oinarrituta, publiko gazte eta anitzarentzako pentsatua. Emakumezkoek osatutako edo gidatutako taldeek presentzia handia izango dute programazioan.

Urriaren 3an eta 4an talde hauek hartuko dute parte:

    • Adiós Amores
    • Aiko el grupo
    • Airu
    • Dame Area
    • Grande Amore
    • Honeyglaze
    • Indabe
    • Kotoi
    • Lukiek
    • Mikosis
    • Silitia
    • Zeba

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...