Web mapa
Hizkuntzak

Intxaurrondo

Kultur Etxea

Musika Musika Dkluba

2024 martxoak 16 • 21:00

Intxaurrondo K.E.

18€ / 15€ (aldez aurreko salmenta)

Hizkuntza: euskara
180 minutu

Anari Agortuta

Anari

Anari Alberdi (ahots nagusia eta gitarra), Xabier Olazabal (baxua), Mariano Hurtado (pianoa eta organoa), Ander Mujika (gitarra elektrikoa eta ahotsa), Xabier Etcheverry (arrabita eta ahotsa), Mikel Txopeitia (bateria)

Anariren disko berriaren aurkezpen kontzertua. Giza zarata da abeslariaren ibilbide luzeko zazpigarren lana, eta bere ohiko bandarekin batera taularatuko du gurean.

Euskal musikaren panoramako ahots pertsonaletakoa, 1996. urtean bere izena zeraman Anari diskoa kaleratu zuenetik. Geroztik, Habiak, Zebra, Irla Izan, Zure aurrekari penalak, Epilogo bat, Coupages#4 eta Orain entzungo duzun hau diskoak grabatu ditu.

Beste musikari batzuekin batera, Bidehuts zigiluaren sortzaileetako bat da. Kritika espezializatuak hasieratik bere musikari ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu badu ere; egun, bada bere hitzen balio poetiko eta literarioari erreparatuz, gure literaturaren panoraman leku esanguratsuan kokatzen duenik.

Muare

Eli Beraza Sorarrain (ahotsa, sintetizagailuak eta teklatua), Maddi Gerriko Fariñas (ahotsa, looperra, erritmo kutxa).

Maddi Gerriko Fariñas eta Eli Beraza Sorarrain musikariek osatzen dute Muare. Koban taldean egin zuten topo duela zenbait urte, eta zerbait pertsonalagoa sortu nahian hasi zuten proiektua. Atmosfera elektronikoan bildutako pop-folk melodikoa egiten dute, sintetizagailu, erritmo kutxa, looper eta ahotsekin sorkuntza eta bilaketa prozesuan. Kantuak egunerokotasuneko hausnarketa eta emozioetatik datoz, intimitatetik eta babesetik interpretatuak, eta ahotsek eta melodiak leku handia hartzen dute.

2023ko abenduan argitaratu dute Muare diskoa, haien lehen lana.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...