Web mapa
Hizkuntzak
Humanitatea eta zientzia

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Doan

Euskara

Matrikulazio epea amaitu da
Urtzi Llano Castresana

Gure ingurua, denbora aurrera doan ahala, eraldatuz doan heinean, iraganeko lorratzak galtzen doaz eta horiekin batera, iragan hortan geratzen doazen garai ezberdinen oroimena. Eragile gutxi dira iragan horrekin berriz ere elkarlotu gaitzaketen toki, leku, espazio,... elementu material nahiz inmaterialak, baina badira. Askotan, perretxikoen antzera bide ertzean aurkitu ditzakegunak, hor daude, gure egunerokotasunaren parte, oharkabean, denboraren iraganaren lekuko isilak. Azkenaldian joera bihurtu den eta URBEX izenez ezagun egin den gaiari helduko diogu, iraganeko espazio arkitektonikoen oroimenaren irakurketa bidelagun, bizi izan ez dugun iraganeko espazioetara hurbilketa arriskutsu baina erakargarrian.

Urtzi Llano Castresana, Arkitektura, Hirigintza eta Ondarean doktore, egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile dihardu, Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU). 

Hezkuntza zentroei zuzendutako saioa
Izen-ematea: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Jakin-mina zikloa
Gazteen garapen intelektuala eta pertsonala bultzatzeko eta beren jakin-mina pizteko lehen mailako espezialistek emango dituzten hitzaldiz osatutako ziklo diziplina-anitza.

Antolatzaileak: Jakiunde
Laguntzailea: San Telmo Museoa

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi