Hizkuntzak
Ukelele Eneko Verdu
Ukelelea jotzeko lehenengo pausuak ikasiko dira ikastaro honetan. Melodia desberdinak, erritmoak, akordeak eta eskalak landuko dira, besteak beste.
Programa
• Solfeo minimo bat ikastea kurtsoan zehar kontzeptuak ulertzeko. Tablaturak eta musika idazteko modu ezberdinak irakurtzen ikastea. Akordeen izenak ulertzea.
• Melodiak jotzen ikastea teknika eta postura onak hartzeko hasieratik.
• Erritmoa eta abesti sinpleak praktikatzea.
• Ukelelean notak non dauden ikastea.
• Musikaren estruktura ulertzen hastea, akordeak, eskalak...etab.
• Erritmoa eramateari garrantzia ematea.
• Eskala musikal batzuk ezagutuz inprobisazioa sustatzea.
• Akordeen arteko aldaketak lantzen jarraitzea kantu sinple gehiagorekin.
• Abesti konplexuagoekin saiatzea.
• Etxean lantzen jarraitzeko erremintak jasotzea ikaslearen gustuko abestiak jotzeko.
Ikasleak eraman beharreko materiala
Ukelele bat, boligrafo bat eta karpeta bat apunteak gordetzeko.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Musika
Nire lehen soinuak. Abentura musikal handi baten lehen nota MusikaNaiz
uztailak 22
Fnac Forum
-
Musika
Musika familian. Elkarrekin jolasten, kantatzen eta sortzen MusikaNaiz
uztailak 23
Fnac Forum