Web mapa
Hizkuntzak
Musika

Iragandako ekitaldia

Intxaurrondo K.E.

8 €

Gaztelania

el Twanguero

Diego García "Twanguero"k Donostira egingo duen bisita aprobetxatuz, "Musikagela Topaketak" ziklora gonbidatu dugu beste behin. Bertan, musika panoramako artista ezagunek beren esperientziak kontatzen dituzte instrumentuaren laguntzaz.

Gitarristak bere estiloen fusioa errepasatuko digu, TWANG simulerpicking eta soinu teknika, musika ulertzeko duen modua eta kantuak nola sortzen dituen.

Twanguero munduko gitarristarik onenetakotzat jotzen dute askok. Ipar Amerikako prentsak bere lehen biran "gitarraren maisu" gisa definitu zuen, eta 2005ean abiatu zuen bakarlari ibilbidea, besteak beste, Calamaro, Bunbury, El Cigala, Santiago Auseron eta Urrutia handiei lagundu ondoren. Topaketaren ondoren, bere lan berria aurkeztuko du bandarekin.

Ikasleak eraman beharreko materiala
Kuaderno eta boligrafoa apunteak hartzeko.


Oharra: Edozein zalantza argitzeko Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera zuzendu zaitezke (gaian ikastaroaren izena jarri).

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi