Hizkuntzak
Técnica vocal Carmen Quiñones
Carmen Quiñones. Bilboko Bizkaiko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan Kantuko Goi Mailako titulua eskuratzeaz gain, hainbat ikastaro egin ditu osteofoniarekin eta ahotsaren alterazioen diagnostiko eta tratamendu foniatrikoarekin lotuta, baita ahotsaren azterketarekin lotura zuzena duten beste zenbait ikastaro ere.
Bere ibilbide profesional osoan zehar, lieder, musika sakro, opera edo zarzuela estiloko kontzertuak egiteaz gain, Logofoniatriako irakasle izan da Eskoriatzako Irakasle Unibertsitate Eskolan. Horrez gain, espezialitate horrekin lotutako hainbat ikastaro eman ditu orientazio pedagogikoko zentroetan, musika-kontserbatorioetan, erdi-mailako irakaskuntza-zentroetan, Euskal Herriko Unibertsitatean, antzerki-eskoletan, bikoizketa-zentroetan, eta abarretan. Bilbo eta Donostiako gabinete logofoniatrikoetan ere lan egiten du.
Ahotsaren jaurtiketa eraginkortasuna lortu laringearen esfortzua ekidinez eta profesionalarengan, gorputz eta ahotsaren arteko eskema era egoki batean moldatzeko sentzazio propiozeptiboak sustatzea du helburu.
Programa
- Ahotsaren isurketa arina eta tentsio laringeorik gabe lortu.
- Arnasketa eta ahotsaren artean dagoen loturaz jabetu
- Ahoko organoen malgutasunaren bitartez ahoskera argi eta laburra eskuratu.
- Ondo tinbratua dagoen ahots-tinbrea lortu
Oharra Matrikularen zenbatekoan ez da ikastaroko materiala sartzen, eta ikastaroa egin bitartean behar izan daitezkeen bestelako materialak ikastaroko ikasleek emango dituzte. Ikastaro batzuetan, Donostia Kulturak hasierako oinarrizko m ateriala jarri ahal izango du.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Pintura tailerra A (Hamabostero) Maddi Zumalabe
apirilak 15 - ekainak 13
Ernest Lluch K.E.
-
Humanitatea eta zientzia
Ezagutu Uliako altxorrak (B) Marko Sierra
urriak 11 - ekainak 6
Okendo K.E.