Web mapa
Hizkuntzak
Musika

uzt. 25 - uzt. 26 2025

Ostirala, Larunbata

11:00 - 12:30

Chillida Leku

Euskara / Haurrak

Kukutras taldeko kideak

Izen-ematea

0-12 urteko haurrentzat sarbidea doakoa; baina 12 urtetik gorakoek kontzerturako sarrera erosi behar dute (ikusi xehetasunak eta prezioak* beherago). Tailerrerako txandak kontzertuaren egunean bertan jaso daitezke, Chillida Lekuko leihatilan, eta iritsiera ordena errespetatuz banatuko dira (15 lagun talde bakoitzeko). 

Jazzaldiaren baitan, Kukutras taldeak gonbitea luzatzen die familiei, magiaz, jokoz eta musikaz betetako kontzertu/tailerrean esperimentatzen aritzera. Norak eta Yamelek proposatutako esperientzia parte-hartzaile honetan, handiek zein txikiek soinuen mundu bat esploratu ahal izango dute, erritmo, tinbre eta melodietan joria, euskal kantu herrikoien eta beren sorkuntzen erritmoan abestu, jolastu eta mugitu bitartean.

Metodologia pedagogiko hurbila eta adeitsua erabilita, Kukutras taldeak aukera bihurtzen du nota bakoitza, familian deskubritu, espresatu eta konektatzeko. Ezinbesteko hitzordu honetan musika zubi bihurtzen da familian esploratu eta partekatzeko!

Txikijazzaren programaren baitan burututako jarduera, Claire Martin Quartet (uztailak 25) eta Arima Soul (uztailak 26) taldeen kontzertuekin bat egiten du. 

Materialak: zapiak, instrumentuak eta paraxutak

Programa

1. taldea (11:00 – 11:45)

Familientzat, 1 eta 6 urte bitarteko haurrekin.

2. taldea (11:45 - 12:30)

Familientzat, 7 eta 11 urte bitarteko haurrekin.

*Prezioak


-Helduak: 14 € (helduentzako sarrera bakoitzeko 4 doako sarrera gehienez 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Doako sarrerak kontzertuaren egunean bertan jaso daitezke, Chillida Lekuko leihatilan.

-13 eta 17 urte bitartekoak: 7 €

-0 eta 12 urte bitarteko haurrak: doakoa. Helduentzako sarrera bakoitzeko 4 doako sarrera gehienez. Doako sarrerak kontzertuaren egunean bertan jaso daitezke, Chillida Lekuko leihatilan.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi