Web mapa
Hizkuntzak
Musika

2025 uztailak 22

Asteartea

18:00 - 19:00

Fnac Forum

Ele bitan / Haurrak

Nire lehen soinuak. Abentura musikal handi baten lehen nota

Oharra

Doako sarrera lekua bete arte. Familiak, 0 - 3 urte bitarteko haurrekin

Bereziki txikienentzat eta haien familientzat pentsatutako esperientzia musikala.Nire lehen soinuak. Abentura musikal handi baten lehen nota, 0-3 urte bitarteko haurrek, heldu batek lagunduta, soinuaren mundua ezagutuko dute jolasaren, abestien, mugimenduaren eta instrumentuen bidez. Horrela, garapen sentsoriala, emozionala eta motorra modu natural eta dibertigarri batean ahalbidetzen da. Euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko abestiek ingurune abegitsua sortuko dute, lotura afektiboak indartzeko eta bizitzako lehen urteetatik musikarekiko plazera pizteko.

Ziklo honen helburu nagusia da familietako senide guztiei musika esperimentatzeko aukera ematea, konfiantzazko eta errespetuzko giro batean, guztiei lekua eginez. Horrela, esperientzia aberasgarria eskainiko zaie haur txikienei eta haiekin datozenei. Eta berrikuntza gisa, proposamen inklusibo bat ere egongo da, non desgaitasuna duten pertsonak bihurtuko diren protagonista.

Sistema pedagogiko egiaztatu baten bidez —MusikaNaiz musika sortzailea eta musikoterapia zentroa— naturalagoa eta ludikoagoa izaten da musikaren arloko heziketa. Hala, hiru egunez, musika izango da adierazi, parte hartu, elkartu eta ikusarazteko tresna.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi